Andoni Magoaren ikuskizuna gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 17a, 00:00

Andoni Magoak haur, gazte eta helduentzako magia saioa eskainiko du gaur arratsaldean (18:00). Tilosetan izango da emanaldia, Hernanialdeko AEKren matrikulazio kanpainaren barruan. «Kultura euskaraz ere eroso bizitzeko ahaleginetan, Hernanialdeko AEK-k herritar guztiak gonbidatu nahi ditu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!