Deportivo Alavesen zelaian berdindu dute Hernaniko jubenilek, estreinakoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 9a, 14:25

Aurreneko puntua lortu du Liga Nazionaleko taldeak, kontrario gogor baten zelaian.

Ez dio batere gaizki ekin denboraldi berriari, Hernaniko mutil jubenilen taldeak, Liga Nazionalean. Partidu zaila zeukaten Gasteizen, Deportivo Alavesen kontra; eta puntu bat ekarri zuten bertatik, meritu haundiko berdinketa lortuta. Atea hutsean mantendu zuten berdeek, talde gogor baten aurrean, eta 0-0 berdindu zuten arabarrekin.

Datorren asteburuan jokatuko dute estreinako etxean, eta partidu gogorra izango dute hori ere: Eibarren bisita jasoko dute Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!