Asteburu honetan ekin diote Gipuzkoako Binakako Txapelketari, palaz, Hernaniko lau bikotek. Gazi-gozoa izan da estreinako jardunaldia, garaipen adina porrot pilatuta.
Nagusien lehenengo mailan, elkarren kontra aritu ziren Hernaniko bi bikote; eta Garazi eta Nahia Eizmendi ahizpek lortu zuten garaipena, Enara Maciciorren eta Nagore Muruaren aurrean (30-16). Kategoria berean, Tolosan jokatu zuten Leire Galdosek eta Ane Kerejetak, Beotibar taldeko bikotearen kontra; eta garaipen polita lortu zuten (14-30).
Bigarren mailan, berriz, ezin izan zioten errematea jarri partidu lehiatuari: 29-30 galdu zuten Maddi Iriondok eta Joana Tolaretxipik Deban, Iruleak taldearen kontra.