Badator Errebeldeak Fest

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 10:30

Larunbatean egun osoan zehar ospatuko dute Errebelde Fest. Kirol inklusiboa eta musika uztartuko dira ekitaldi honetan, eta besteak beste, boccia, goalball, esgrima edota arraun-ergometro egokituen txapelketak izango dira.

Musika ere izango da Hernaniko kaleetan goiz eta arratsalde Imanol Kamio eta L.M Moreno 'Pirata'k zuzendurik. Ezkiagan eta Atsegindegin izango da jaialdia, Dame TVision kultur elkartearen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!