Erromeriaren doinuak berriz ere itzuliko dira larunbat honetan Hernanira. Euskal Jaien egitarauaren barruan, erromeria izango da larunbatean, Oinkada taldearen eskutik. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Plaza Berrian, eta euria eginez gero, Udaletxeko arkupeetan izango da festa.