Leokan emanaldia: Popperra, afterra, utopia

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 08:47

Hernaniko Leokako labaderoan hitzordua izango da ostiral honetan.  Berdintasun Kontseiluak 'Popperra, afterra, utopia' emanaldia antolatu du. Hitza eta soinua uztartzen dituen emanaldia izango da, Danele Sarriurgarte eta Miren Narbaizaren eskutik. Gaueko 22:00etan hasiko da ikuskizuna, eta euria egingo balu, irailaren 27ra aldatuko litzake emanaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!