Bihar hasiko dira memoria tailerrak, Hernaniko bederatzi auzoetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 00:00

Adinekoei zuzenduta, memoria tailerrak egingo dituzte ikasturte honetan ere, Hernaniko auzoetan. Bihar hasiko dituzte saioak. Aurtengo nobedadea Lizeaga auzoa izango da, bertan ere eskainiko baitute tailerra, astearteetan, 18:00etatik 19:30etara Gibelalderen lokalean. Beste zortzi auzotan edo tokitan, jarraitu egingo dute tailerrarekin: Goiz Eguzkin, Biterin, Antziolan, Etxeberrin, Zikuñagan, Karabelen, Sorgintxulon eta Elizatxon. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da, Udaleko Adinekoen Sailaren bulegoan: Biterin, astean zehar 09:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!