Pistoletazo Eguna izango da larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 00:00

Bazkaria gaztetxean izango da.

Kontrakantxak antolatu ditu kurtso berriarekin batera obstakulu proba, bazkaria eta pistoletazoa.

 

Kurtso berriarekin batera Kontrakantxa ere martxan jarri da, eta Pistoletazo Eguna antolatu du larunbaterako, Hernanin. Egunean zehar ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte.

Pistoletazo Eguneko pistoletazoa obstakulu probak botako du. 10:30etan Tilosetan obstakulu proba librea izango da gazteentzat eta 13:00etara arte goiz osoan zehar izango dira probak. 13:00etatik aurrera gainera, txapelketa antolatu dute eta hemen obstakulu probetan 'profesioanalak' diren asmotan dabiltzanak parte hartuko dute.

Bazkarira apuntatzeko Goiz Argin edota instagrametik

Indarberritzeko bazkaria 14:30etan izango da Gaztetxean. Aurretik izena eman behar da Goiz Argi tabernan edo instagrametik @kontrakantxa perfilean. 5 euro ikasle eta langabetuek eta 8 euro langileek ordaindu beharko dute. Ondoren pistoletazoa izango da Noa Sarriegirekin eta El Furu-rekin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!