Pacheco familiak irabazi zuen zozketako sari potoloa

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 00:00

610 izan zen zenbaki saritua eta pachecotarrek zuten zenbakia.

Zikuñagako jaietan giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten antolatutako aktibitate guztietan. Oso ondo eta arazorik gabe joan zirela diote auzoko jai batzordetik. «Eskerrak eman nahi dizkizuegu jaietara etorri zareten guztiei eta batez ere, aurrera atera ahal izateko, gurekin egon zareten guztiei». Bestalde, festetako sarien zozketaren zenbaki irabazlea 610a izan zen; Pacheco familiak eraman irabazi zuen iberiko, garagardo, bono-deskontua Pelotadendan eta parapente hegaldiak osatzen zuten sari potoloa, Zorionak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!