Furgobaratza etzi, baratze parkean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 00:00

Etzi, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, Furgobaratza izango da Kutxa Ekoguneko Hernaniko baratze parkean. Bertaratzen direnek, baratzaren inguruko plangintza eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute, baita errotazio eta asoziazioei buruzkoak. Aholkularitza doakoa da eta edozeinentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!