CIMASUB bihar hasiko da Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 00:00

Hernanira iritsiko da CIMASUB, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, aurrenekoz. Datozen hiru astearteetan egingo dute, bihar, irailaren 24n, eta urriaren 1ean, Biteri kultur etxean. Horrela, herritarrek aukera izango dute «itsaspeko edertasuna esploratzeko eta ozeanoaren sekretuak ezagutzeko». Emanaldi guztiak doakoak dira eta gainera, erakusketa jarriko dute hiru astez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!