Zentsuratutako pelikulak ikusteko zaleak bildu ziren

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 15a, 00:00

Goiz Eguzkin antolatu zen Udako Zinemaldia zikloa.

Potemkin zinema taldeak antolatuta, Udako Zinemaldian, irailaren 6an eta 7an, Darin J. Sallam Jordaniarrak zuzendutako 'Farha' filma eta Collectif Vacarmes Films kolektiboak zuzendutako 'Fedayin, la lucha de Georger Abdallah' filma ikusteko aukera izan zen Goiz Eguzkin. Hernaniarren artean interesa piztu zuen. 'Farha' mendebaldeko plataformetan (Netflix, Filmin, Max...) zentsuratuta dago eta bertan ikusteko aukera paregabea izan zen. Palestina jasaten ari den genozidioaren erakusgarri dira bi pelikulak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!