Giro eguzkitsua eta freskoa lagun, jende ugari bildu zen Euskal Jaien hasieran

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 15a, 00:00

Sokatiran indartsu aritu ziren taldeak.

Gaur izango dira artisau azoka, sagardo dastatzea, trikitixa jaialdia, pelota eta dantza ikuskizuna.

 

Euskal Jaiek eguraldi ezin hobearekin bizi izan zuten atzoko eguna. Eguzkia eta giro freskoa nagusi, jende ugari irten zen kalera Euskal Jaiez gozatzera. Kaleak jendez gainezka izan ziren eta irudi ederrak ikusi ziren euskal jantziek apainduta.

Gaur jarraituko du Euskal Jaiak egitarau potentearekin. Goizean goiz jarriko dira artisau azokako postuak eta sagardo arekin bustiko dira zintzurrak dastaketan. Trikitixa jaialdia, eta pelota partiduak ere izango dira eguerdian eta arratsaldean dantza ikuskizun ibiltariak itxiko du egitaraua.

 

EUSKAL JAIAK

HERNANI

GAUR

09:00 Diana.

10:00 43. Pablo Lasa Artisau Azoka Tilosetan.

11:00 Sagardo dastatzea
Gudarien plazan.

12:00 Trikitixa jaialdia
Gudarien plazan.

12:30 Pelota partiduak (esku eta pala) Tilosetako frontoian.

19:00 Kukai eta Euskorleans dantza ikuskizun ibiltaria
Gudarien plazatik.

IRAILAK 20

19:00 Asturiar konexioa. Asturias eta Euskal Herriko dantza eta musika emanaldia Atsegindegin.

IRAILAK 21

18:00 Erromeria Oinkada
taldearekin Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!