Zenbait instrumentutan, tokia oraindik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 14a, 00:00

Hernaniko Musika Eskolak jakinarazi duenez, zenbait instrumentu jotzen ikasteko plazak badaude oraindik, hastear den ikasturterako: txistua, biolontxeloa, akordeoia eta alboka. Bakarkako kanturako edota informatika musikalerako ere badago tokia. Interesa duena, Musika Eskolako bulegotik pasa daiteke astegunetan, 12:30etatik 19:30etara; edo 943 33 70 50 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!