Datorren astean hasiko dira memoria tailerrak, Hernaniko auzoetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko irailaren 13a

Adinekoei zuzenduta, memoria tailerrak egingo dituzte ikasturte honetan ere, Hernaniko auzoetan. Datorren astean hasiko dituzte saioak. Aurtengo nobedadea Lizeaga auzoa izango da, bertan ere eskainiko baitute tailerra, astearteetan, 18:00etatik 19:30etara Gibelalderen lokalean. Beste zortzi auzotan edo tokitan, jarraitu egingo dute tailerrarekin: Goiz Eguzkin, Biterin, Antziolan, Etxeberrin, Zikuñagan, Karabelen, Sorgintxulon eta Elizatxon. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da, Udaleko Adinekoen Sailaren bulegoan: Biterin, astean zehar 09:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!