Finaleko txartelaren bila doa Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 14a, 00:00

Barrenetxea IV eta Ansa II buruz buru arituko dira ligaxkako azken partiduan. 16:30etan hasiko da jaialdia.

Gaur arratsaldean amaituko da Buruz Buruko txapelketako ligaxka, partidu haundiarekin amaitu ere; Barrenetxea IV.a eta Ansa II.a arituko baitira aurrez aurre. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia, Galarretan. 

Bi erremontariek ziurtatua dute gutxienez finalerdia jokatzea, baina hernaniarrak pauso haundiago bat emateko aukera ere badu. Izan ere, gaurko norgehiagokan 27 tanto egitea lortzen badu, finaleko txartela eskuratuko du zuzenean. Une honetan Urriza da ligaxkako liderra 10 punturekin, eta 8 ditu Barrenetxeak partidu bat gutxiago jokatuta. Hortaz, 2 puntu eskuratuko balitu, puntu kopuruan berdindu arren, Barrenetxeak eskuratuko luke zuzeneko pasea, elkarren aurkako partidua irabazi zuelako. 

Ansak ez du finaleko txartela zuzenean lortzeko aukerarik, baina finalerdiaren aurretik proba ona izango da gaurkoa urnietarrarentzat. 

Bi partidu gehiagorekin osatuko da jaialdia

Arratsaldeko bigarren partidua izango da Buruz Buruko txapelketakoa. Aurretik jokatuko da Goikoetxea V-Goikoetxea VI eta Gurrutxaga-Zubiri bikoteen arte­ko partidua; eta ondoren Urriza-Martirena eta Segurola-Juane­nea bikoteen artekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!