Iritsi da euskal jantzia armairutik atera, hautsa kendu, eta soinean jantzita kalera irteteko eguna. Euskal Jaien egun haundia izango da gaurkoa Hernanin. Euskal kulturaren alderik tradizionalenak hartuko ditu herriko plazak, eta gaurko egunak protagonismo berezi izan arren, izango da zertaz gozatu hilaren 21era arte.
Gaurko eguna eta biharkoa izango dira Euskal jaien egun nagusiak. Gaur goiz-goizetik ordu txikiak arte izango da zer ikusi, dastatu, eta egin Hernanin. Goizeko 11:00etan bi aukera ezberdin: abeltzain eta baserriko produktuen azoka edo ahuntza jetzi eta gazta egite erakustaldia. Trikitixa ere entzungo da herriko kaleetan, hain bereizgarria den giro tradizional hori sortuz. Musikak ez du hutsik egingo gaur, esku soinua ez ezik, kalez kale ere kantari ibiliko dira, erraldoi eta buruhuaundiak ere kalera aterako dira eta Musika Bandaren kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango da. Kirol ikuskizuna ere emango dute aizkolari eta harri-jasotzaileek eguerdiko herri kiroletan.
Arratsaldean, bi hitzordu, haurrentzako tailerrak batetik, jolasak eta txokolate jatea, eta bertso jaialdia bestetik. Bertsotan ariko dira Alaia Martin, Asier Azpiroz 'Azpi', Sarai Robles eta Aitor Bizkarra. 19:00etan Hernaniko Zuttik elektrotxarangaren txanda izango da, gazte askoren topagune bihurtuko dena. Gaueko 23:00etan Iratzar taldearekin eguneko azken hitzordua, eta erromeriaren erritmora gauarekin jarraitzeko aukera izango da.
Bihar, igandea
Biharko egunak ere emango du zeresana. Sagarra eta sagardoa izango dira protagonista. Goizeko 9:00etan hasiko da eguna, dianaren dianaren hotsarekin. Artisau azoka, trikitixa jaialdia, pilota partidak eta Kukairen 'Euskorleans' kale ikuskizuna izango dira.
Irailak 20 eta 21
Ostiralean, 19:00etan 'Asturiar konexioa' izango da Hernanin, Asturias eta Euskal Herriko dantza eta musika emanaldia ikusteko aukera egongo da, eta larunbateko ekintzarekin amaituko dira aurtengo Euskal Jaiak, arratsaldeko 18:00etan erromeria Oinkada taldearekin batera.
EUSKAL JAIAK
HERNANI
GAUR
10:00 Abeltzain eta baserriko produktuen azoka Tilosetan.
11:00 Ahuntza jetzi eta gazta egite erakustaldia Tilosetan.
11:00 Trikitixa kaleetan
barrena.
11:30 Antzinako jokoak
Tilosetan, euria egingo balu, Atsegindegin.
12:00 Txakolin dastatzea
Iturriaga kalean.
12:00 Kalez Kale Kantari
Plazatik hasita.
12:15 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa.
12:30 Herri kirolak: aizkora eta harrijasotzaileak Tilosetan.
13:15 Musika Bandaren kontzertua udaletxeko arkupeetan.
17:00 Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate jatea Tilosetan.
18:00 Bertso jaialdia: Alaia Martin, Asier Azpiroz 'Azpi', Sarai Robles eta Aitor Bizkarra. Gai jartzailea: Markel
Oiarzabal. Biteri plazan.
19:00 Trikitixa kaleetan
barrena.
19:30 Zuttik elektrotxaranga kaleetan barrena.
23:00 Iratzar taldearen
erromeria Tilosetan.
BIHAR
09:00 Diana.
10:00 43. Pablo Lasa Artisau Azoka Tilosetan.
11:00 Sagardo dastatzea
Gudarien plazan.
12:00 Trikitixa jaialdia
Gudarien plazan.
12:30 Pelota partiduak (esku eta pala) Tilosetako frontoian.
19:00 Kukai eta Euskorleans dantza ikuskizun ibiltaria
Gudarien plazatik.
IRAILAK 20
19:00 Asturiar konexioa. Asturias eta Euskal Herriko dantza eta musika emanaldia Atsegindegin.
IRAILAK 21
18:00 Erromeria Oinkada
taldearekin Plaza Berrin.