Erniora irteera, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 00:00

Haur, gazte eta heldu Ernioko tontorrean, 1999ko irailean egindako irteeran.

Oporralditik bueltan, Erniora irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, igande honetarako. Goizeko 08:00etan jarri dute elkartzeko zita, Atsegindegin. Gaur eman daiteke izena, elkartearen lokalean, 20:00etatik 21:00etara: helduek 6 euro eta gaztetxoek 2 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!