Ate irekiak gaur, gimnasia probatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 00:00

Gimnasia erritmikoa probatu nahi dutenek, gaur arratsaldean izango dute horretarako aukera, Hernani Gimnastika Klubaren eskutik. Ate irekien saioa antolatu dute, 18:00etatik 19:00etara kiroldegian, 2018 urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Hiru bide jarri dituzte eskura, haiekin harremanetan jartzeko: hernanigimnastika@gmail.com helbide elektronikoa, 722 820 907 whatsappa, edo Instagrameko @hernanigimnastika kontua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!