Sarrerak eta materiala salgai gaur, Zelabiden

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 00:00

Urriaren 4tik 6ra ospatuko dituzte Zelabideko Jaiak, eta bezperan, hilaren 3an, bakarrizketa ere antolatu dute: Mikel Bermejoren 'Stand up' emanaldia, 20:30etan Gabriel Zelaia plazako karpan. Hori horrela, dagoeneko hasi dira sarrerak eta materiala saltzen: gaur, irailaren 20an eta 27an egongo dira Zelabide elkartearen lokalean (Perkaiztegi kalea 4), 18:00etatik 20:00etara. Bertan eskuratu ahal izango dira bazkarrizketarako sarrerak, larunbateko paella jaterako txartelak, jaietako kamixetak eta zapiak... Bakarrizketarako sarrerak Eper eta Arri tabernetan ere eskuratu daitezke, eta whatsappez 660 137 401 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!