Plazatik abiatuko da Kalez Kale Kantari, biharko saioan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 00:00

Euskal Jaien ospakizunarekin bat egingo du Kalez Kale Kantarik, aurten ere; eta Kaxkoan barrena ibiliko dira bihar eguerdian, abestiz abesti giroa alaitzeko. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, baina Plaza izango dute elkargunea oraingoan. Ohartarazi dute Euskal Jaien egitarauan oker dagoela, Plaza Berri ageri baita bertan. Hortaz, 12:00etan Plazara agertu eta haiekin bat egiteko gonbitea luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!