Laguntza, merkatarien datu-baserako

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 12a, 00:00

Bere datu-basea osatzen ari da Beterri-Buruntza eskualdeko Merkataritzako Bulego Teknikoa, eta eskaera egin nahi dio Hernaniko merkatari eta ostalari orori, haien datuak emateko. «Merkatari eta ostalari asko jada izena emanda daude, baina datu-basea berritzeko lanean ari gara. Merkataria edo ostalaria bazara eta Merkataritzako Bulego Teknikotik zuzenean informazioa iristea nahi baduzu (ekitaldiak, kanpainak, dirulaguntzak, informazioa…) bidali mezu elektroniko bat merkataritza@hernanidendak.eus helbidera, eta behar dugun informazioa eskatuko dizugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!