'Kalean otso, etxean uso', Gabriel Zelaian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 11a, 00:00

'Kalean otso, etxean uso' antzezlana doan ikusi daiteke.

Bihar eskainiko da antzezlana familientzat 18:00etatik aurrera eta sarrera doan da. 

 

Kultur Biraren barruan, Zelabide auzoan Kalean otso, etxean uso antzezlana eskainiko da bihar, 18:00etatik aurrera Gabriel Zelaia plazan. Patata Tropicala taldearen lana familientzat da eta doan. Esamoldeak alderantziz dio, kalean uso, etxean otso, baina kasu honetan alderantziz gertatzen da. Hiru txerritxoak desagertu egin dira. Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagerrarazi dituela dirudi… Herri guztiak otsoa errudun dela esaten du. Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa abiatu dute. Egoera ikusirik, otsoa bidaia luzea egitera behartuta dago.

 

Mikel Bermejoren 'Stand Up comedy'rako sarrerak salgai 

Zelabideko jaietan, urriaren 3an, Mikel Bermejoren Stand up comedy bakarrizketa eskainiko da eta sarrerak salgai daude, 10 eurotan, Eper eta Arri tabernetan. Zelabide elkartearen lokalean (Perkaiztegi 4, etxabea) ere salgai izango dira 18:00etatik 20:00etara, ostiraletan, etzitik hasita (irailak 13, 20 eta 27), baita whatsapp bidez 660 137 401 zenbakian.

Whatsapp bidez erreserbatutako sarrerak lokalean soilik har daitezke adierazitako egunetan. Bertan jaietako kamisetak, giltzatakoak, paella tiketak, play zozketarako tiketak... ere salgai izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!