Soinu magikoak tailerrerako, matrikula zabalik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 11a, 00:00

Soinu magikoak tailerra antolatu du Kaxko elkarteak, ikasturte honetarako. 0-3 urteko haurrentzat dago zuzendua, asteartero bi txandatan: aurrenekoa 10:00etatik 10:45etara, eta bigarrena 11:00etatik 11:45etara. Doakoa da tailerra, baina izena eman behar da aldez aurretik: 608 193 701 telefonoan, edota info@musikanaiz.com helbide elektronikoan. Informazio gehiago, musikanaiz.com webgunean dago eskuragarri. Urriaren 1ean hasten da tailerra Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!