Ekintza Taldearen 50. urteurrena

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 10a, 00:00

Ekintza Taldearen sorreraren 50. urteurrena ospatzeko elkartze ekitaldia antolatu da irailaren 28rako. Hitzordua Iparragirre sagardotegian, eguerdiko 13:00etan izango da eta aperitibo baten ondoren argazki proiekzioa eta bazkaria egingo dira. Urte haietan taldean partaide izan zen oro elkartze ekitaldi honetara gonbidatua dago. Gogoratu izena emateko 657 717 675 edo 636 032 141 telefonotara deitu behar dela irailaren 15era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!