Gitarra ikastaroak laister hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 10a, 00:00

Atzo ireki zen gitarrako ikastaroan izena emateko epea, eta irailaren 20ra bitarte egongo da zabalik. Bederatzi urtetik gorako haur, gazte eta helduentzako saioak izango dira, astean behin, Hernaniko Udalaren, Nerabe eta Gazteria sailaren lokalean (Aristizabal, 5). Iaz eskoletan ibili ziren ikasleek ostiralera bitarte izango dute apuntatzeko aukera, eta ikasle berriek, berriz, hilaren 16tik 20ra bitarte. Izena emateko Herritarren Harrera Zerbitzura jo edo 943 33 70 00 telefono zenbakira deitu beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!