Erniora irteera, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 8a, 00:00

Gaur zortzi, irailaren 15ean, egingo du lehenengo irteera Mendiriz Mendik, oporraldiaren ondoren. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua Atsegindegin, eta Erniora joango dira, mendi bueltaz eta Zelatungo zelaietan egiten den erromeriaz gozatzeko. Egun erdiko irteera izango da, eta parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik: elkartearen bulegoan (Iturregi plaza), astelehen, ostegun edo ostiralean, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!