Gaur itxiko dituzte igerileku irekiak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 8a, 00:00

Bihar hasiko dute ikasturte berria haur eta gazteek, eta oporraldiarekin batera, gaur bukatuko zaie Udal Jolas igerileku irekiez gozatzeko garaia ere. Ohiko ordutegia izango dute igerilekuek gaurkoan, eta horren ondoren, datorren udara arte itxiko dituzte. Nahi duenak, irailaren 22ra arte izango du aukera Ugaldetxoko aisialdi gunera joateko, erreka ondora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!