Plazak libre Hernaniko musika eskolako zenbait soinu tresnetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Hernaniko musika eskolak adierazi du, plazak libre daudela honako soinu tresnetan: txistua, biolontxeloa, akordeoia eta alboka. Bestalde, aukera dago bakarkako kantuan eta informatika musikalean apuntatzeko. informazio zehatzagoa jasotzeko, musika eskolako bulegora jo edo 943337050 telefono zenbakira deitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!