Martxan, Goiz Eguzkiko hartubol taldea

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Hasi du 2024/2025 denboraldi berria Goiz Eguzkiko hartubol taldeak. Iaz Galizian bizitakoa gogoan dutela, gogotsu eta ilusio haundiarekin itzuli dira, eta dei egiten diete herriko 60 eta 100 urte bitarteko emakume eta gizonei, beraiekin batera boleibolean trebatzeko. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara, eta ateak irekita daude probatu nahi duen edonorentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!