3 plaza Nafarroako historia ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Astelehenean hasiko da Nafarroako historiaren inguruko ikastaroa, eta hiru plaza daude libre. Hernani Errotzenen eskutik antolatutako ekimena da, eta Biteri Kultur Etxean izango da, irailaren 9tik 12ra bitarte. Bi saioak izango dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, eta apuntatuz gero, 20 euro ordaindu behar dira matrikula eta materialaren truke. Izena emateko, mezu bat bidali errotzen@gmail.com emailera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!