Astelehenean irekiko da gitarra ikastaroan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Irailaren 20ra bitarte egongo da izenemateko aukera. Bederatzi urtetik gorako haur, gazte eta helduentzako saioak.

 

Irailaren 9an irekiko da gitarrako ikastaroan izena emateko epea, eta irailaren 20ra bitarte egongo da zabalik. Bederatzi urtetik gorako haur, gazte eta helduentzako saioak izango dira, Kantuz musika eskolaren eskutik. Saioak astean behin izango dira, Hernaniko Udalaren, Nerabe eta Gazteria sailaren lokalean (Aristizabal, 5).

Iaz eskoletan ibili ziren ikasleek irailaren 9tik 13ra bitarte izango dute apuntatzeko aukera, eta ikasle berriek, berriz, hilaren 16tik 20ra bitarte. Izena emateko udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzura jo edo 943337000 telefono zenbakira deitu beharko da. Urritik ekainera arteko matrikularen prezioa 254,55 eurokoa da, baina familiaren diru-sarreren arabera, murrizketak egongo dira.

Informazio gehiago behar duten herritarrek 943 33 70 41 telefono zenbakira deitu dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!