Udal euskaltegian izena emateko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Eskaintza zabala du udal euskaltegiak.

Irailaren 20a arte egongo da zabalik matrikulazio epea, eta erraztasun ekonomikoak emango ditu udalak, euskara ikasi edo hobetu nahi duenarentzat.

 

Zabalik dago Hernaniko udal euskaltegian matrikulatzeko epea. Irailaren 20ra bitarte egongo da aukera 2024/2025 ikasturtean euskara ikasi edo hobetzeko eskoletan izena emateko aukera. 

Eskaintza zabala du euskaltegiak, euskara maila ezberdinetara eta ikasteko modu ezberdinetara egokituta dago. Maila guztietako eskolak eta aurrez aurreko saioak zein autoikaskuntzarako aukerak eskaintzen ditu. Euskara titulu ofizialak prestatzeko aukera ere badago, eta HABEren titulu ofizialak euskaltegian bertan lortzeko aukera ere badago.

 

Laguntza ekonomikoak

Euskara ikastea edonoren eskura egoteko, laguntza ekonomikoak daude Hernaniko Udal Euskaltegian. Udalak bere gain hartuko du Hernanin bertan erroldatuetako guztien matrikulazioaren %70a. Langabetu, ikasle, erretiratu edo aniztasun funtzionala dutenen kasuan, %90a Udalaren esku egongo da. Bestalde, A1 (edonork) eta C1 mailetako (16-18 urte bitartekoek) matrikulek prezio berezia dute, HABEri esker. Informazio gehiago eskuratzeko euskaltegia irekita dago astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Emailera mezu bat bidali, euskaltegi@hernani.eus edota 943331896 telefono zenbakira ere deitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!