Urrizak eta Juaneneak finalerdietara sailkatzea izango dute gaur helburu

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Urriza da gaur faborito Juananearen aurka.

Juanenearentzat partiduak bere biziko garrantzia du, eta gaur zortzi Barrenetxearen garaipena behar du Ansaren aurka.

Buruz Buruko ligaxkaren azkenaurreko partidua jokatuko dute gaur Urrizak eta Juaneneak, Galarretan. Jaialdia 16:30etan hasiko da bigarren partiduan neurtuko dituzte indarrak. Bien helburua finalerdietara sailkatzea izango da.

Hori bai, egoera ezberdinean iristen dira. Urrizak sei puntu ditu eta Juaneneak, bi. Saldiasko atzelariak garaipena lortu behar du finalerdietara sailkatzeko aukerak haunditzeko. Gainera, gaur zortzi, ligaxka itxiko duen Barrenetxearen eta Ansaren arteko partiduan Barrenetxearen garaipena beharrezkoa du.

Urrizak 24 tantorekin finalerdiak ziurtatuko ditu

Urrizak finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko 24 tanto egin behar ditu. Hori lortuz gero finalerdietan izango da. 

Gainera, garaipena lortuz gero, Barrenetxea derrigortuko du datorren astean gutxienez 27 tanto egitera Ansaren aurka, finalerako zuzeneko sailkapena lortzeko bidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!