Futbola bueltan da gaur eta bihar Euskal Ligako eta Jubenil Nazionaleko Hernaniko taldeekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Hernani eta Gipuzkoako Federazioko selekzioak partidua jokatu zuten Zubipeko txapelketan, aurredenboraldian.

Denboraldi ofiziala gaur hasiko dute Hernaniko emakumezkoek Zubipen, 16:00etan, Altzarrate-Laudio taldearen aurka. Bihar jubenilen txanda izango da, Gasteizen, 17:00etan, Deportivo Alaves B-ren aurka.

Futbola ikusi nahi duenak Hernanin jadanik badu aukera gaur hasita. Gipuzkoa mailako futbola oraindik ez da hasiko modu ofizialean, baina bai Euskal Herri mailan. Honela, gaur 16:00etatik aurrera, Hernaniko Euskal Ligako neskak aurtengo denboraldiko debuta egingo dute Zubipen. Aurkaria arabarra izango da, Altzarrate-Laudio taldea. 

Arabara bisita egingo dutenak, Hernaniko Jubenil Nazional mailako taldeko kideak izango dira. Bihar jokatuko dute denboraldiko lehenengo partidu ofiziala, 17:00etatik aurrera Deportivo Alaves B talde indartsuaren aurka. Jose Luis Compañon futbol zelaian neurtuko dituzte indarrak. Taldeen maila jakitea zaila da denboraldi hasiera honetan eta lehenengo bi partidu hauek neurgailu izan daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!