Askotariko kultur jarduerak izango dira Hernanin irailean zehar

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 7a, 00:00

Atsegindegin eskainiko dute gaur emanaldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek.

Indartsu dator iraila, ikastaroak, tailerrak, auzoetako jaiak, emanaldiak, kontzertuak eta erakusketak, besteak beste, hernaniarren eskura.

Amaitzear da uda, eta kultur ekintzez jositako kurtso berria dator Hernanira. Iraileko aste guztietan egongo da zer ikusi eta zer entzun. Auzoetako festak ere ospatuko dira hil honetan: Latsunbeberri eta Marielutseko Jaiak, Zikuñagako Jaiak edota Karabel auzoko Jaiak. Gainera, hilabetearen erdialdean Euskal Jaietako ospakizunak hartuko du herriko erdigunea. 

Hitz-andana egitasmoa ere izango da hilabete bukaeran: istorio ezberdinak, kontatuak, kantatuak, antzeztuak, errezitatuak; baita inprobisatuak eta musikaz lagunduak ere. Lehenengo emanaldia irailaren 25ean izango da, eta Dobera Euskara Elkarteak antolatutako IV. Liburu eta Disko Azokarekin amaituko da, hilaren 28an.

Zenbait erakusketa ere egongo dira ikusgai, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, hala nola, 'Orreaga 824' eta urpeko argazkien erakusketa. 

 

Kontzertua eta pailazoak, gaur

Gaur bertan bi kultur jarduera izango dituzte aukeran hernaniarrek. Errugbi Elkarteak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da Atsegindegin. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa. 

Bestalde, iluntzeko 20:00etan kontzertua eskainiko dute San Joan Batailatzailearen parrokian Joxan Goikoetxeak eta Klara Mendizabalek. Zikuñagako Amaren omenezko emanaldia izango da.

IRAILEKO KULTUR AGENDA

13ra arte Erakusketa. 'Orreaga 824' Hernani Errotzenen eskutik. Bisita gidatuak irailak 4an eta 5ean 18:30etan, eta 10ean goizeko 10:30etan.

17ra arte 2024-2025 Kultura ikastaroetan matrikulatzea. Biterin edo online bidez. Ordutegia: 09:00-13:00/16:00-20:00.

26ra arte Haurrentzako tailerrak auzoetan. Izenematea auzo elkarteetan.

7 Kontzertua: Zikuñagako Ama, Hernaniko zaindari, 70.urteurrena. Joxan Goikoetxea eta Klara Mendizabal. Lekua: San Joan Bataiatzailearen Eliz Parrokian, 20:00etan. Sarrera doan.

7 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna. Hernaniko Club Rugby elkartearen eskutik. Atsegindegin, 18:00etan. Sarrerak: www.katxiporreta.eus.

9-13 Euskal Herriko / Nafarroako historia ikastaroa, Hernani Errotzenen eskutik. Biterin, 18:30etatik 20:30etara (egunero).

12 Kultur Bira: Zelabide auzoa. Antzerkia: 'Kalean otso etxean uso', Patata Tropicala taldea. Gabriel Zelaia plazan, arratsaldeko 18:00etan.

14-15 Euskal Jaiak: abeltzaintza azoka, sagardo dastaketa, trikitixa jaialdia, musika...

15 Dantza emanaldia: 'Euskorleans', Kukai dantza & Euskorleans banda. Gudarien plazatik ibiltaria, arratsaldeko 19:00etan.

16-urriak 4 CIMASUB: urpeko argazki-erakusketa. Biterin Kultur Etxean.

16-urriak 4 Erakusketa. 'Hiru kale' proiektua: Hernaniko kaleei buruzko podcasta. Biteri Kultur Etxean.

17 CIMASUB. Itxaspeko Zinemaren Nazioarteko zikloa: Paradisu ozeanikoetara bidaia desafiatzailea. Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan.

20 Leokako emanaldia. 'Poperra, afterra, utopia', hitza eta soinua uztartzen dituen emanaldia. Danele Sarriugarte, Miren Narbaiza. Euria egingo balu, irailaren 27an izango da. Berdintasun Kontseiluaren eskutik, Leokako labaderoan, gaueko 22:00etan.

20 'Asturiar konexioa'. Asturiar eta Euskal Herriko musika eta dantza emanaldia. Atsegindegin, arratsaldeko 19:00etan.

20-22 Karabel auzoko jaiak.

21 Erromeria, Oinkada taldearekin. Plaza Berrin, arratsaldeko 18:00etan. Euria eginez gero, Udaletxeko Arkupeetan. 

21 Errebeldeak Fest, kirol eta musika inklusiboa. Ezkiagan eta Atsegindegin, Dame TVision kultur elkartearen eskutik.

24 CIMASUB. Itxaspeko Zinemaren Nazioarteko zikloa: CIMASUBeko itsaspeko bidaiak jarraitzen du. Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera, doan.

25 Hitz-andana. 'Hiru kale' proiektuaren aurkezpena: Hernaniko kaleei buruzko podcasta. Testuak: Ainara Ortega, Iñigo Legorburu eta Uxue Apaolaza. Egileak: Mikel Laskurain eta Miren Gojenola. Biteriko erakusketa gelan, 19:00etan, eta sarrera doan.

26 Hitz-andana. 'Arineketan: zaharrak berri'. Dantza, musika eta hitzak. Iñar Sastre (pianoa), Jagoba Astiazaran (txistua), Haatik Dantza Konpainia (dantzariak), Oihana Iguaran (ahotsa), Aiert Beobide (zuzendari artistikoa). Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak irailaren 20tik aurrera salgai Biterin edo kultura.hernani.eus webgunean, 8 eurotan.

27 Kutur Bira: Portu auzoa. La sombra del flaco musika taldea Portun, 20:00etan.

27 Hitz-andana. 'Sonetoak irakurtzeko 20 modu'. Poesia eta musika. Beñat Barandiaran eta Maite Larburu (musikariak) eta Harkaitz Cano (poesia). Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan. 

28 Hitz-andana. Liburu azoka: liburuen auzkezpenak, irakurraldiak, ipuin kontaketak... Dobera Euskara elkartearen eskutik, Atsegindegin.

28 Mugarri bisita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!