Udako Zinemaldia, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 6a, 00:00

Potemkin zinema taldeak Udako Zinemaldia antolatu du Goiz Eguzkin, gaueko 21:00etan hasita.

 

Udako Zinemaldia gaur eta bihar, Potemkin zinema taldearen eskutik. Emanaldiak Goiz Eguzkin izango dira, gaueko 21:00etan hasita; eguraldi txarrarekin Sandiusterrira lekualdatuko da.

Gaur, Darin J. Sallam Jordaniarrak zuzendutako 'Farha' filma eskainiko dute. 92 minutuko iraupena du eta 2021. urtean aurkeztu zen. Radiyyeh izeneko neska gazte palestinarra da protagonista, eta Israelgo estatuak 1948an egindako 'Nakba' eta genozidioaren gertakarietan dago oinarrituta.

Bihar, Collectif Vacarmes Films kolektiboak zuzendutako 'Fedayin, la lucha de Georger Abdallah' filma ikusteko aukera egongo da. 2021ean aurkeztu zen dokumentala, eta Frantziako estatuko espetxeetan 39 urte daraman Georges Ibrahim Abdalla libanotarraren bizitza du oinarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!