Biteriko Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko aukera, gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 6a, 00:00

Haur, gazte eta helduentzako ikastaroak dira, eta irailaren 17ra arte egongo da aukera izena emateko, Biterin edota online bidez. Haurrentzako doako tailerrak ere izango dira auzoetan eta Ereñotzun.

 

Gaurtik irailaren 17ra bitarte egongo da aukera Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko. Egun hauetan iritsiko da ikastaroen eskaintza etxeetara. Haur, gazte eta helduentzako ikastaroak eskaintzeaz gain, haurrentzako doako tailerrak ere eskainiko dira, auzoetan eta Ereñotzun. Izenematea Biterin bertan edota www.kultura.hernani.eus webgunean egin daiteke. 

Guztira 20 ikastaro eskainiko dira. Hauetatik lau, 3-12 urte bitarteko haurrentzat: dantza (hip-hop eta funky-a), sormenarekin jolasean, pintura-marrazketa eta antzerkia. Helduentzat, berriz, 14 ikastaro ezberdin: egur taila, pintura, zeramika, patchwork-a, altzarien itxura berritzea eta aldatzea, arropa konponketa eta patroigintza, antzerkia, dantza garaikidea, dantza latinoak, tai chi kung-a, mindfulnessa, yoga, argazkigintza digitala eta sukaldaritza. Plaza kopurua gainditzen den ikastaroetan, zozketa egingo da. Zozketa irailaren 19an egingo da; informazio osoa etxeetara bidali den liburuxkan edo kultura.hernani.eus webgunean aurkitu daiteke. 

 

Tailerrak, auzoetan eta Ereñotzun

Tailerrak ere eskainiko dira 6-12 urte bitarteko aurrentzat, Hernaniko Antziola, Elizatxo, Etxeberri, Karabel, Lastsunbe, Lizeaga, Martindegi, Portu, Txantxilla, Zelabide eta Zikuñaga auzoetan, eta Ereñotzun. Eskulan tailerrak izango dira, dohainik. Izena emateko auzo-elkarteetara jo beharko da, gaurtik hasi eta hilaren 26a bitarte.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!