Hernialdera joango dira etzi JOCC Zikuñako zikloturistak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 6a, 00:00

Urteko 24. irteera egingo dute igande honetan JOCC Zikuña taldeko zikloturistek. Hernanitik atera eta Hernialdera joango dira, 68 kilometroko ibilbidea osatuta. Irteera goizeko 08:30etan izango da Zinkoeneatik, eta parte hartzeko beharrezkoa da klubeko ekipamendua jantzita eramatea. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!