Gaur hasiko dituzte jaiak Zikuñagan eta Latsunbeberri-Marielutsen

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 6a, 00:00

Haurrek ez dute aspertzeko tarterik izango, Latsunbe-Marieluts auzoko jaietan.

Egitarau zabala dator astebururako, gaurtik hasi eta igandera bitarte ez da aspertzeko tarterik egongo. Gaur arratsaldean jaurtiko dituzte suziriak, festa giroan murgiltzeko.

 

Asteburu indartsua dator, gaur hasiko baitituzte festak, Hernaniko Zikuñaga eta Latsunbe-Marieluts auzoetan. Hiru egunetan zehar, egitarau zabala izango dute auzotarrek eta ez da aspertzeko tarterik izango. Gaur arratsaldean botako dute txupinazoa, bi auzoetan: Zikuñagan 17:00etan eta 18:15etan Latsunben.

Txupinazoek lehertuko dute festa, eta ekintza bat bestearen atzetik etorriko da. Zikuñagan buruhaundiak ibiliko dira kaleetan barrena eta jarraian, txokolatada izango dute. Gerriak mugitzeko aerorumba eta holi party izango da 17:45etan, eta gogo haundiarekin daudenentzat, 20:00etan Matraka elektrotxaranga egongo da. Lehenengo gaua izanik ere, ordu txikiak arte giroa izango da Zikuñagan, 00:00etan 3TTU erromeria taldea ariko baita auzotarrak dantzan jartzen. 

Latsunbe-Marieluts auzoan suziriaren jaurtiketarekin batera, ipuin kontalaria izango da, eta jarraian, 19:15etan aerorumba saioa. 20:30etan indarrak berreskuratzeko deskantsurako tartea, sardin-jate herrikoian, eta gaua alaitzeko, eta festa luzatzeko, musika Mikeltxiren eskutik.

EGITARAUA - GAUR

ZIKUÑAGA

17:00 Txupinazoa.

Jarraian Buruhaundiak.

17:45 Txokolatada.

18:45 Aerorumba + Holi party.

20:00-22:00 Matraka elektrotxaranga.

00:00 3TTU erromeria.

LATSUNBE-MARIELUTS

18:15 Txupinazoa.

18:15-19:15 Ipuin kontalaria.

19:15-20:15 Aerorumba saioa Jennyrekin.

20:15-21:45 Radio rebelde musika taldearen emanaldia.

20:30 Sardin-jate herrikoia.

21:45-02:00 Musika Mikeltxiren eskutik.

 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!