Udako Zinemaldia, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 5a, 00:00

Udako Zinemaldia antolatu du Potemkin zinema taldeak, biharko eta etzirako. Gaueko 21:00etan izango dira emanaldiak, Goiz Eguzkiko jardinean; eta eguraldi txarra eginez gero, Sandiusterriko aretora mugituko dituzte. Biharkoan 'Farha' filma eskainiko dute, Darin J. Sallam jordaniarrak zuzendutakoa; eta etzikoan 'Fedayin, la lucha de Georges Abdallah', Vacarmes Films kolektibo libanotarrak sortutakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!