Ez zegoen hilda Santa Barbarako lakuaren inguruan erasotu zuten dortoka, makil bat ipurdiko zulotik sartuta, larunbateko Kronikan argitaratu bezala. Ankerkeriaz tratatu zuten dortoka, eta apenas ematen zuen bizi-seinalerik, mugitu ere ez zen egiten. Baina bizirik zegoen, beste herritar batek Kronikari jakinarazi dionez, hala topatu baitzuten asteazken iluntzean, 21:00ak aldera.
Orduan, makila atera zioten dortokari, eta Hernaniko Udaltzaingoari eman zioten abixua, arreta emateko. Udaltzainek eraman zuten dortoka, eta Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu zuten kasua, dortoka albaitari batek artatu ahal izateko.