Gaur arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulategian. 17:00etatik 20:40etara egingo dituzte estrakzioak, eta beharrezkoa da aurretik txanda hartzea. Horretarako, 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da goizean zehar.
Abuztuan 35 estrakzio egin zituzten Hernanin, eta Odol Emaileen Elkartetik nabarmendu dute garrantzitsua dela oporraldiaren ondoren kopuru hori igotzea. Ohiko emaileei gaur arratsaldean ere joateko eskaera egin diete, eta sekula joan ez direnei gonbidapena luzatu diete odola ematen hasteko.