HERNANI MUSIKA
Hernaniko Kantuz abesbatzako kideak irailaren 4an elkartuko dira ikasturte berriko lehenengo entsaioa egiteko. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Milagrosan. Uda amaitzear da, eta lanean jartzeko prest daudela azaldu dute: «Kantuz abesbatzako kideok berriro lanari ekingo diogu kurtso honetako erronkei aurre egiteko». Kantatzea gustuko duen edonork parte hartu dezake, eta asteazkeneko entsaiora joateko gonbidapena luzatu dute taldeko abeslariek.