Irteeran izenemateko azken aukera bihar, Osiñagako auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 2a, 00:00

Nafarroako Irunberrira irteera antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak, irailaren 8rako. 

 

Urtero bezela, aurten ere, irteera antolatu du Osiñaga Auzo Elkarteak, ikasturte berria ondo hasteko. Irailaren 8an izango da egun pasa, eta Nafarroako Irunberriko zonaldea bisitatuko dute. Izena emateko azken eguna biharkoa izango dute auzotarrek, eta apuntatzeko Auzo Elkarteko Amaiari edo Karmeleri deitu behar zaio. 

Irunberrira joateko, goizeko 09:00etan abiatuko dira, Loiditik edo Bordaberritik, eta herria bisitatu ondoren, bazkaria Irunberrin bertan egingo dute, Bodegas Azpean. Azken momenturako ez uztea, eta izena emateko asmoa duten auzotarrek lehenbailehen egitea gomendatu dute.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!