Gibelalde Lizeagako Auzo Elkarteak jakinarazi du, irailaren 27tik 29ra ospatzekoak ziren auzoko jaiak, bertan behera utzi behar izan dituztela. Erabaki hori hartzera zerk eraman dituen ere azaldu dute elkarteko kideek, eta bi dira motiboak: Urumea ikastolako obrak, eta taldekide baten heriotza: «Erabaki honen atzean bi arrazoi nagusi daude; batetik, Urumea ikastolako patioan egiten ari diren lanak; baina bestetik, eta batez ere, zuzendaritza talde honen lagun baten galera ezin mingarriagoa». Elkarteak dio, bi arrazoi hauengatik, aurtengo Lizeagatko jaiak bertan behera utzi beharrean aurkitu direla.