Finalerako pase zuzena oso gertu dauka Endika Barrenetxeak, Urriza 30-28 menderatu ondoren

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 2a, 00:00

Endika Barrenetxea, iaz, Buruz Buruzko Masterreko partidu batean.

Hernaniarra 27-20 galtzen joan zen arren, partiduari buelta emateko gai izan zen 10-1eko partzial bat eginez. Irabazleak 8 puntu ditu orain, Ansa II.aren aurkako partidaren faltan, Urrizak 6 puntu dituen bitartean.

 

Endika Barrenetxeak ziurtatuta dauka, gutxienez, Buruz Buruko Txapelketaren finalerdia jokatzea, larunbatean Javier Urriza 30-28 menderatu ostean. Hernaniarra 20-27 galtzen joan bazen ere, partiduari sekulako buelta emateko indarra izan zuen, 10-1eko partzial bat osatuz. Barrenetxeak 8 puntu ditu orain, Ansa II.aren partidaren faltan, Urrizak 6 puntu dituen bitartean. Hala ere, biek dute finala eskura. Barrenetxeak larunbatean Ansari 27 tanto eginda, finalerako pasea lortuko luke; eta ostegunean Urrizak Juaneneari 24 tanto eginda, finalerdia ziurtatuko luke.

Partidu polita izan zen, gogorra, eta tanto bikainekin. Iruñeakoa denbora luzez aritu zen akatsik egin gabe, eta horrela lortu zuen markailua 27-20an jartzea. Baina Hernaniko atzelariaren 10-1eko partzialak norgehiagoka haunditu eta garaipena eman zion.

Hernaniarrari asko kostatu zitzaion tantoak amaitzea, ez bazen saketik zuzenean lortuta. Gainera, partiduaren erdialdetik aurrera, nafarrak sekulako erremateak egin zituen, eta abantaila haundia hartu zuen Urrizak. 

Ezinezkoa zirudien, baina lortu zuen Barrenetxeak. Sakea berreskuratu eta pelota aldaketarekin batera, tantoak egiten hasi, eta 27-27ko berdinketara iritsi ziren. Partidaren une horretan, bi pelotariak nahiko nekatuta sumatzen ziren. Hernaniarrak aurrea hartu zuen, eta markagailuan gora egiten hasi zen, Urriza atzean utziz, eta azkenean, 10-1eko partzial bat osatuta, garaipena eskuratu zuen.

Urriza eta Juanenea, larunbatean

Hernaniko Galarretako frontoia berriz ere beteko da larunbatean. Urrizaren eta Juanenearen txanda izango da, ligaxkako azkenekoa jokatzeko. 16:30etan hasiko dira partiduak, eta asko egongo da jokoan. Finalerako pasea lortzen saiatu nahi du Urrizak, garaipena lortuta; baina gutxienez 24 tanto egiteak finalerdia ziurtatuko dio.

 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!