'MERKA-topaketa' asteartean, Amher elkartearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 1a, 00:00

Iazko jaialdi gastronomikoa, Atsegindegin.

Asteartean ospatuko da ikasturte berriko 'MERKA-topaketa'. Martxan dago jadanik Amher elkartea, eta udaran zehar ere lanean jarraitu duten arren, ikasturte berriari ekiteko prest daude, lan-ardatzak aktibatuz. Horregatik, irailaren 3rako antolatutako topaketan, ikasturte hasieraren aurkezpena egingo dute, arropa azoka txiki bat ere egongo da, baita jolasteko gunea ere. Kulturarteko Plaza Feministan izango da topaketa, arratsaldeko 16:30etan hasita.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!