Bihar hasiko dute denboraldi berria Hernaniko judoka kadete, junior eta seniorrek, eta egunotan ekingo diete entrenamenduei. Txikienek, berriz, irailaren 9an hasiko dituzte lan saioak. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 658 881 112 telefonora deitu daiteke, edo judohernani@gmail.com helbidera idatzi.