Irailean bi ekitaldi, Hernani Errotzenek: Orreaga 824 erakusketa eta historia ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 1a, 00:00

Irailaren 2tik 13ra bitarte izango da Nafar Erresuma Piriniarraren sorreraren inguruko erakusketa, eta historia ikastaroa, berriz, irailaren 9tik 12ra. Ikastaroan izena emateko azken eguna irailaren 6a izango da.  

 

Hernani Errotzen elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu irailerako: erakusketa eta ikastaroa. Biak Hernaniko Biteri kultur etxean izango dira, erakusketa irailaren 2tik 13ra eta ikastaroa irailaren 9tik 12ra. 

Nafar Erresuma Piriniarraren sorreraren inguruko erakusketa antolatu dute Hernani Errotzen elkarteko kideek. Bertan, Orreagako 824. urteko guduaren inguruko 18 panel egongo dira ikusgai, euskeraz eta erderaz. Irailaren 2tik 13ra bitarte egongo da ikusgai Biteriko erakusketa gelan, goizeko 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 22:00etara. Bisita gidatuak ere egingo dituzte: irailaren 4an eta 5ean arratsaldeko 18:30etan, eta 10ean goizeko 10:30etan. Informazio gehiago behar izanez gero, herriaerrotzen@gmail.com emailera idatzi daiteke.

Historia ikastaroaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Euskal Herriaren historia nafarra izango da hizpide. Euskeraz izango da, irailaren 9tik 12ra bitarte, eta arratsaldeko 18:30tatik 20:30etara. Bi orduko lau saio izango dira guztira, astelehenetik ostiralera, Biteri kultur etxean. Apuntatzeko aukera zabalik egongo da irailaren 6ra arte, eta emailez egin behar da izenematea, izen-abizenak jarrita: herriaerrotzen@gmail.com. Matrikula eta ikastaroaren materiala, 20 euroren truke izango dira. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!